ZER DA?

Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa.

Heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatzen dute Elikagunea.

2020-04-02, Azpeitia. Elikagunea, irudian02-04-2020, Azpeitia. Elikagunea, en la imagen

PROIEKTU KOOPERATIBOA

Irabazi asmorik gabeko proiektu kooperatiboa da gurea. Gaur egun, 8 langile bazkide eta 400 famili bazkide kontsumitzailek osatzen dugu Elikagunea kudeatzen duen Artxara Kooperatiba. Elikadura burujabetza helburu, proiektu herritarra da gurea eta guztion artean osatu nahi dugu, ekoizle, eragile zein kontsumitzaileek elkarrekin, elkarlana, euskara, parekidetasuna eta zero zabor filosofia oinarri ditugularik.

DENDA BAT BAINO GEHIAGO

Elikagaien salmentaz haratago, hauek balorean jarri eta kontsumo jasangarria ardatz dituen ekimenak burutzen ditugu; sukaldaritzako ikastaroak, produktuen aurkezpenak, dastaketak, hitzaldiak... Ekimen hauek herriko eragile ezberdinekin elkarlanean gauzatzen ditugu.

Euskal Herrian elikadura burujabetza ardatz duten beste hainbat proiekturekin ere saretuta gaude.

2020-04-02, Azpeitia. Elikagunea, irudian02-04-2020, Azpeitia. Elikagunea, en la imagen

ELIKAGUNEA – Artxara Koop. Elk. Txikia
Plaza nagusia 11
Azpeitia – Euskal Herria

688688696

info@elikagunea.eus

 

ASTELEHENETIK OSTIRALERA:
9:00-13:00 asteartetan (08:30 – 13:00)
17:00-20:00

LARUNBATETAN:
9:00-13:00

SARE SOZIALAK